David MacMillan
Itxura
David William Cross MacMillan (Bellshill, 1968ko martxoaren 16a) eskoziar-estatubatuar kimikaria da. 2021eko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Benjamin Listekin batera organokatalisi asimetrikoa garatzeagatik. Teknika horrek botikak garatzeko prozesuak azkartu eta hobetu ditu, eta konposatu merkeagoak sortzeko bidea ireki du. Modu berean, industria kimikoak ingurumenean duen inpaktua txikitzen lagundu du.[1]
Macmillan kimika irakaslea da Princetongo Unibertsitatean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gallego, Juanma. (2021-10-6). «Katalisi teknika baten asmatzaileei emango diete Kimikako Nobel saria» Berria.